Euskaltzaleen Topagunean aisialdiko hezitzaile bila gabiltza

Euskaltzaleen Topagunean aisialdiko hezitzaile bila gabiltza

 

Euskaltzaleen Topaguneak, Nafarroako hainbat udalekin elkarlanean, Larunblai izeneko aisialdi egitasmoa antolatzen du. Egitasmo hau ikasturte osoan zehar luzatzen da eta helburu nagusia haur nahiz gaztetxoek lagunartean euskaraz aritzeko talde iraunkorrak sortzea da. Ostiral/larunbat arratsaldetan bi orduko saioak egiten dira. Iruñerrian talde ezberdinak gidatzeko hezitzaile bila gabiltza eta horretan interesa duen gazte orok bere burua aurkez dezake:

 

Lanposturako oinarrizko eskakizunak

  • EGA, horren baliokidea (hori izan ezean euskararen gaitasun froga bat gainditzea).
  • Euskaraz ongi jakitea: ahozko maila ona, bizia eta adierazkorra.
  • Haur eta gazte aisaldian eskarmentua.

 

Baloratuko da

  • Begirale titulu ofiziala.
  • Norberaren eskualdea ezagutzea

 

Eskainiko da

  • Hilean 12 eta 7 lanorduko kontratuak 2019ko irailetik aurrera.
  • Aisialdiko heziketan prestakuntza jasotzeko aukerak.
  • Koordinazio-gune egonkorra.

 

Curriculumak aurkezteko

  • Epea: abuztuaren 20tik 27ra bitarte.
  • Tokia:

Euskaltzaleen Topagunea

Uretako plaza, 6. Burlata (31600)

Posta elektronikoz: oihan@topagunea.eus

Tel.: 948 33 08 68 / 674 35 19 17

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!