Erabili , bizi, erabizi Erabizitzea da hitz egin,

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea 2015ko aza. 27a, 08:57
Erabili , bizi, erabizi Erabizitzea da hitz egin, berba egin, solastu, mintzatzea etxetik plazara eta plazatik etxera eraman eta ekartzea sentitzen dudana eta sentitzen dudan moduan esatea Erabizitzea da sentitu, pentsatu, ekitea; batez ere, egitea eta maite zaitut, gorroto haut, tximeleta, astazakil, kikara edo maleruski esatea xedapen gehigarri bat idatzi eta emendakina aurkeztea alkateari euskaraz hitz egitea, eta alkateak guri euskaraz mintzatzea Erabizitzea da iratzargailuko irratian “egun on, goizeko zazpiak dira” entzutea bonjour, buenos días, Diam nga fanan, good morning, bos días, bon día, Allin p'unchay,... bati “egun on zuri ere” erantzutea “nire bilobarekin hitz egiteko praktikatzen ari naiz” azaltzea nahi izan, izan, ekitea Erabizitzea da elkartzea, batzea, biltzea, topatzea eta batera ekitea mintzalagun, berbalagun, solaslagun, mintzakide, solaskide, bidelagun edo bidelari izatea “arratsalde on, kafesne bat nahi nuke” eskatzea eta dutxan “loretxoa” edo “hil da jainkoa” abestea Erabizitzea da “ikasten ari naiz, hitz egin poliki, mesedez” esatea akatsekin (akatzekin edo akatxekin edo falloekin) bada ere, aritzea egitea, eragitea, ahalegintzea, saiatzea; lotsarik gabe, beldur barik, konplexurik gabe ausartzea eta saiatzen denari “lasai, ondo ari zara”, “animo, bai, ulertzen da”, “zorionak, asko aurreratu duzu” esatea Erabizitzea da herriko toki-aldizkaria irakurtzea, agerkari digitalean idaztea twiterren txio batean #hitzmoloia aukeratzea, wikipedian artikulu bat idaztea eta .eus domeinua erabiltzea Erabizitzea da plazara irten eta kalea gure egitea herriko euskaltzaleekin batera antolatu eta herri euskalduna eraikitzea Erabizitzea da aldarrikatzea, sentsibilizatzea, eraikitzea, gozatzea, jolastea, motibatzea, kexatzea, txalotzea, arduraz jokatzea, adostea,... Erabizitzea da 365 egunetan -dun, -zale, -gile izatea; euskaldun, euskaltzale, eragile izatea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!