Hiritartasuna bahituta

Erasmus egin zuen generazio horren parte naiz ni. 2003. urtean Sienan ikasturte oso bat pasa nuen Europar Batasuneko ehundaka beste gazteekin. Batzuekin oraindik harremana mantentzen dut, batez ere sare sozialei esker: Angelok Italia utzi zuen aspaldi eta orain Bartzelonan dabil kazetari moduan; Sockik berriz ikasketak Ingalaterran amaitu ondoren Lyon aldera alde egin zuen; Jordi munduko beste puntan bizi da, Patagonian; Tobi berriz bere sorterrian jarraitzen du, Berlinen; eta Marian, nire Granadako laguna, historialari bera ere, Munichen bizi da orain.
Hamar urte baino gehiago pasa dira eta batzuk guraso bilakatu gara, helduak gara dagoeneko, gure bizitza proiektua eraikitzen hasi gara. Batzuk diot, ze Espainiako lagun gehienak bizi proiektua bahituta daukate oraindik. Krisialdi ekonomikoak eraginda Espainiatik ihes egin behar izan zuten lan bila. Esatebaterako, Jordi eta Marian Bañezek 2013an “movilidad exterior” izena eman zion atzerriratze masivo horren biktimak dira.
Pasaden astean Marianen mezua jaso nuen, oso haserre zegoen. Rajoyren gobernuak uztailaren 31an kanpoan bizi diren Espainiako biztanleen errolda itxi zuen eta horren ondorioz bera eta bera bezalako milaka gazte igandeko hauteskundeetan bozkatzeko eskubiderik gabe gelditu dira. Beraien egoerarekin haserre dauden milaka gazte, honeraino ekarri gaituzten alderdi tradizionalei bozka emateko prest ez dauden gazteak. Erasmusen geundela Europako hiritarrak ginela, gure eskubideak bermatutak zeudela eta dena eskura genuela sinistarazi ziguten. Orain ohartu gara hiritartasun horrek Posterasmus bat bizi duela, Erasmusean jasan genituen horietako bestondo baten antzekoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!