"Eta zuk, ez duzu grebarik egin?"

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2017ko mar. 24a, 14:38

Hori galdetu zidan atzo Madrilgo lagun batek, nire ikasleak LOMCE legearen aurkako greban zeudela esan nionean. Erantzuna erraza zen, antza. Ez nuen grebarik egin, greba ikasleentzat deitutako zelako, eta ez irakasleentzat. Hala ere, ez nintzen batere pozik gelditu erantzunarekin.

LOMCE legeak bultzatzen duen irakaskuntza ereduari zein azken urteotako murrizketei aurre egiteko hamaika argudio ditugu. Are gehiago, hezkuntza komunitatean haserrea, egonezina eta mobilizaziorako prestutasuna agerikoak dira.

Frogak, gainera, ez dira falta. Martxoak 9an estatu osoko greba orokorra deitu zen irakaskuntzan, haur hezkuntzatik unibertsitateraino, irakasle eta ikasleen elkarte eta sindikatuek deituta. Eusko Elkarte Autonomoan, berriz, irakaskuntza greba deitu zuten irakasleen hainbat sindikatuk martxoak 22an. Hurrengo egunean, martxoak 23an, Hego Euskal Herrian greba deitu zuten hainbat ikasle elkarteek.

Hamaika argudio, eta hiru deialdi. Adostasuna bilatzeko eta ekimen amankomunak bultzatzeko, antza, borondaterik ez. Dogmatismorik? Zatikakeriarik? Ezintasunik? Auskalo!

Erantzun erraza eta laburra bota nion lagunari, baita ohartarazi ere: horren azalpena askoz luzeago eta ulergaitzagoa da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!