Duela lau urte jendez bete ziren Espainiar estatuko plazak, agintarien debekuen aurrean desobedientzia zibila modu kolektibo eta ausart batean bideratuz. Okupazio kolektibo horiek, gainera, mundu mailako Occupy olatuaren gainean etorri ziren, eta herritarren mobilizaziorako aukera berriak ireki zituzten, diskurtso eraldatzaileak berrituz eta aberastuz.

Lau urte pasata, horren eragina hautestontzietan neurtu nahi izango dute batzuek. Eraldaketa, baina, sakonekoa da, eta epe motzetik haratago ikusiko dugu, Maiatzak-15eko ekimenak politika egiteko moduak astindu baitzituen, autogestioa, parte-hartze zuzena edota desobedientzia ardatz harturik.

Aldaketa politikoaren zain gaude Nafarroan, eta ongi etorri alaia emango diogu heldu ezkero, baina horren kudeatzaile politikoek duela lau urte plazak gainezka betetzeko tresnak ez lituzkete baztertu behar, sakoneko eraldaketa bultzatu nahi badugu, behintzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!