Alde hemendik

Bai, Guardia Zibila hemendik alde egitearen aldekoa naiz. Pozarren entzungo nuke albiste hori. Badakit dozenaka milaka asko garela hala pentsatzen dugunok, eta badakit agian gehiago direla Guardia Zibila hemen nahi dutenak. Ez dut garbi, baina hala ere kontuz ibili beharko dut. Bada ezpada, ospa esan beharrean alde esango dut, bestela Auzitegi Nazionalak Sakanako Ospakoekin nahas nazake eta. Eta orduan bai, ondorioak larriak izan litezke, jakin gabe ere kanpaina terrorista bat hauspotzen egon naiteke eta. Gainera, kasurik txarrenean, alde hori beti erabili ahal izango nuke kontrako zentzuan, PPkoek bezala.

Barne ministroak, Guardia Zibilak berak eta Foruzaingoak hasietatik argi utzi zuten Altsasukoak ez zuela zerikusirik terrorismoarekin, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak baietz erabaki du. Magia judiziala egin eta gaueko kale istilua terrorismoa bihurtu du. Magia judiziala? Ez, sinpleagoa da, boterea da, hango epaileak agindu eta hemengoak bete egin behar. Gainera, berdin da bazen ala ez, terrorismoa beti datorkio ongi Madrili.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!