Aplikazioa motxilan

Gainean da uztaila: uuummm opor usaina! Ba tori mugikorreko aplikazioa motxilan sartzeko: Korsika edo Esloveniara zoaz eta ez duzu garbi zein ibilbide egin: Wikiloc. Heldu zara Parisko Errepublikaren plazara, mobila atera eta bideo kamerarekin enfokatzen duzun guztiak informazio birtuala emango dizu: Layar aplikazioa da, errealitate areagotua deitzen zaio.
Mendian seguru ibiltzeko: Alpify. Orux Map-ekin, mapak Internet gabe. Zein Lekutan egingo dut lo furgonetan Extremaduran edo Oslon?: furgow.org. Etxe ondoan edo Florentzian GPS bidez altxorraren bila jolastu nahi duzula? Geocaching.com. Ez, nahiago dut poesia ibilbide birtuala: kalean jarri duten paneleko QRa irakurri, eta hortxe duzu Itxaro Bordaren olerkia.
Bai, ogia bakarrik ez, aplikazioetatik ere jaten du gaur egungo pertsonak. Jan beraz, tripakadarik gabe ahal bada. Ongi pasa, eta batez ere, ez zaitzala pantailatxoak zeu jan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!