Ezinbestekoak

Itoizko Urtegia egin zen eta Nafarroako Ubidearen lehen fasea ere bai. Ezinbestekoa zen orduan, baina nekazariek orain ez dute behar antza, ez dute aurreikusitako ur kopurua erosten eta. Edo ura garesti jartzen diete.
Castejongo zentral termikoek 600 milioi euro kostatu zuten. Gaur egun horietako bi ia geldirik daude: gasarekin baino, beste bide batzuetatik merkeago lortzen da indar elektrikoa. Ezinbestekoak ziren.
Gipuzkoako Zubietako errauskailua ere ezinbestekoa da, baina populazio pixka bat txikiagoa duen Nafarroarentzat erraustegi bat ez da ezinbestekoa. Batzuetan bada, besteetan ez.
Lemoiz egin ezean, jateko azak besterik ez genituela izango zioen Xabier Arzalluz jaunak. Eta gustura jaten ditugu. Jakoba Errekondok dio “aza familia” osasungarrienetakoa dela guretzat.
Nork sinisten du gaur egun gure zoriontasuna eta Abiadura Handiko Trena lotuak direnik?
Eta azpiegituraz azpiegitura, hala iritsi gara 2016ra. Orain, Nafarroako Gobernuarentzat Aroztegiako etxebizitzak dira ezinbestekoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!