Natalia Ginzburg «Familiako lexikoa»

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak 2023ko ira. 27a, 13:11
Ostirala, Martxoa 15, 2024 - 19:00

Hau da Natalia Ginzburgen libururik intimoena. Bere familiako lexikoa du oinarri, azalean behintzat. Familiako hitzek, esaldiek eta esaerek gogora ekartzen dizkioten gertaerak kontatuko dizkigu. Bere familia-kronika osatzen duten lehengaiak, hots, heriotzak, jaiotzak edo maitasunak erabiliz, azalduko ditu Natalia Ginzburgek faxismoaren gorakada, Bigarren Mundu Gerra, hala nola Levi familiaren eta haren lagunen gorabeherak. Hitz propioek ekartzen dizkioten oroitzapenen bidez biziaraziko digu bere familiako giroa, baita XX. mendeko Italiakoa ere.

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!