Bizikleta eta autoa, alderatuta

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ira. 20a, 11:30
Argazkia: 'Bikers vs. cars' dokumentaleko fotograma.

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, Bikers vs car dokumentala eta Miguel Etxauri Fundaziora bisita daude.

Gaur, asteartearekin, Bikers vs cars dokumentala emitituko dute Ingurumen Heziketarako Museoan. Sarrera, doan. Bi saio egonen dira: hamaiketan eta seietan.

Gaur ere, Kondestable Civivox aretoan, kontzertua: Musika mugarik gabe. Quatuor Europa taldearen eskutik. Zortzietan izanen da. Sarrera, musu-truk. Pablo Sarasate omentzea dute xede.

Ostegunean, Civivox sarean, Miguel Etxauri Fundaziora bisita gidatua egonen da. Zabalik dago jada izen ematea; edozein zentrotan egin daiteke. Bisita, doan.

Mugikortasunaren astearen barruan, ekimenak martxan. Bizieskola egonen da Alde Zaharrean. Bestalde, ostegunean mugikortasunaren inguruko azoka elektronikoa muntatuko dute. Hamabietatik zazpi terdietara izanen da, Gazteluko plazan. Txirrindula irteera, berriz, seietan izanen da, zezen plazatik. Izen ematea, musu truk, 010 telfono zenbakira deituta.

Etxeko lanen eta norberaren autonomiarako ikastaroak, martxan. Gizonek sukaldaritza, lisaketa eta joskintza ikastaroetan eman dezakete izena. Emakumeek brikolajea, iturgintza eta elektrizitatean. Ikastaroan doan dira. Izen ematea, ostegunera arte egin daiteke, 010 telfono zenbakira deituta.

Udalak antolatutako ipar martxek aurrera segitzen dute. Hirian kirola sustatze dute helburu. Hastapen saioak daude asteazkenero. Hamabietatik ordu bat terdiak arte. Urriko larunbatetan, hiru orduko martxak eginen dituzte. Nahi duten horiek 010 telefonoan eman dezakete izena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!