Pantaila handiaren unea

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko mai. 26a, 10:25
Argazkia: 'Carmina o revienta' filmaren fotogrametako bat.

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du; besteak beste, Carmina o revienta proiekzioa eta eskulan tailerra daude.

Zabalguneko Civivox aretoan, gaur, ostegunarekin, Carmina o revienta proiekzioa, Paco Leonek zuzenduriko lana. Arratsaldeko seitan izanen da. Sarrera, libre. Hamabi urtetik beherakoek ezin dute ikusi.

Bihar ere, zortzi eta erditan, euskarazko kontzertuen zikloa. Kantu eta hitza. Aste honetan Mixel Etxekopar eta Beñat eta Julen Axiari, Erraldoien txokoan (Deskazos kalea, 72). Gonbidapenak sei eta erdietatik aurrera.

Eskulan eta arte plastikoen tailerra, lau urtetik gorakoentzat. Kondestale civivox aretoan. Bostak eta laurdenetatik, zazpi eta laurdenetara, euskaraz. Izen ematea, Kondestable Civivox aretoan, bi euroan.

Cotik kontzertua eskainiko du bihar, ostirala, arratsaldeko zortzietan, Iturramako Civivox aretoan. Sarrerak, sei euroan. Civivoxean bertan eros daitezke edota iruñakulturada.eus eta pamplonaescultura.es webguneetan.

Ostiralero bezala, eskulan eta arte plastikoen tailerra, lau urtetik gorakoentzat. Kondestable Civivox aretoan. Bostak eta laurdenetatik, zapzi eta laurdenetara, euskaraz. Izen ematea, Kondestable Civivox aretoan, bi euroan.

Pablo Sarasate Museo Gelan, ostiralean bost eta erdietatik aurrera, euskarazko bisita gidatuak. Larunbatean, hamabietan, gaztelaniaz. Gainera, biolinen inguruko tailerra ere egonen da, bost eta hamar urte arteko haurrak dauzkaten familientzat. Izen ematea, doan.

Ekainaren 10 arte Haurrentzako Arreta Zerbitzuan izena eman daiteke. Uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte izanen da, Arrotxapeako ikastetxe publikoan. izen ematea, 010 telefono zenbakian. Asterokoa da matrikula, sanferminetan izan ezik. Festetan egun bakoitzeko egin daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!