Mugak non daude? Mendian ala gogoan?

Agur. Atzo goizean Orhiko maldetan ibili ginen. Urtxuria, Koixta, Ibarrondoa, Larrañe... eguraldi onak udazkeneko jantzi ederrenaz beztitu zuen Iratiko oihana.

Azken egunotan anitz hegaztik hartu du hegoalderako bidea eta atzo ere, Egoi haizeari aurre eginez, harako norabidean ikusi genituen hegazti multzo batzuk.

Gu, berriz, Orhiko txoria bezala, mendian laket ginen: behi gorriak eta kabalak bazkatzen, ondoan genituen. Behor bat heldu zitzaigun lotsagabe, fereken bila; "espezien arteko komunikazioa", pentsatu nuen.

Orduan oroitu nintzen goizeko berriez: Turkiako hauteskundeak, Erdogan eta inperio otomandar berria, Siria eta Kurdistango gerra...

Zenbaitetan errazago dirudi espezie ezberdinen arteko komunikazioa lagun hurkoarekikoa baino; hurbilago sentitu nintzen bele eta kabaletatik gerran dauden gizakiengandik baino. Ez al da errazago erreparatzea partekatzen dugunari bereizten gaituenari baino?

Atzo ez nuen muga sumatu Orhiko harkaitzetan, gizakien bihotzetan baizik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!