Korona birusa

Hortxe nintzen, Euskalerria Irratiko estudioetan, duela astebete eskas. Matematika eta Literatura, solasean aritzeko tartetxo bat hartu genuen. Elkar agurtzerakoan ez genion elkarri ez muxu eta ezta besarkadarik eman, ordurako ari ginen eskuak garbitu eta garbitu eta garbitu, egin behar bai, baina orain arte inoiz egin ez dugun bezala, eta ordurako presente genuen birusaren kontua. Presente genuen, baina oraindik ez etorkizun. Ordu gutxiren bueltan, ordea, hankaz gora jarri zaigu dena. Orain egunean bai, baina, batez ere, etorkizunean bizi gara. Gaixotu ezean, behintzat, ondo dakigu datozen 15 egunetan gutxienez, zer egingo dugun. Etxe jiran ibili. Lana eta erosketak. Ez dago besterik. Eta ardura. Geure buruarekiko eta gainerakoekiko ardura. Eta solidaritatea adinekoak diren eta arrazoi ezberdinengatik kalera atera ezin duten gure bizilagunekiko solidaritatea. Eta ezagutza. Gurekin bizi diren haur, bikote, guraso edo pisukideen ezagutza, erreala. Eta irudimena. Haurrekin eta geure buruarekin entretenitzeko moduak erraztuko dizkigun irudimena. Eta aisia. Irakurketa, zinema, museoak, kontzertuak... aisia. Eta hitzorduak. Zortzietan osasun arloko langileei txalo egiteko hitzorduak.

15 egun. Etxea, lana eta erosketak. Ez dago besterik. Ez dago besterik? Ardura, solidaritatea, ezagutza, irudimena, aisia, hitzorduak... 15 egun. Ez dakit denerako astirik izango dugun. Hobe dugu denbora beste koronabirusaz, korona birusaz hitz egiten alferrik pasatzen ez badugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!