Zertaz

Erabiltzailearen aurpegia Amagoia Gurrutxaga Uranga 2018ko api. 10a, 13:51

Batek mina dauka.
Bik mina dute.
Biktimak beste min dago. Asko.

Aizkora bat lurperatu dutela Baionan, eta protestaka beraiena ez beste min guztiak ukatzen dituztenak. Zein elkarbaizitza eraiki ote daitekeen bere hildakoak ikusarazteko besterenak ezkutatzen dituenarekin; alde bakarreko zenbaketa denon historiaren kontaketa gisa ezarri nahi dutenekin.

Zertaz ari garen enpatiaz mintzo garenean; egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditugunean; Altsasuko gazteak etxera ekarri osteko ongi-etorria ere delitu gisa salduko digutenean.

Zer esan nahi duen bake hitzak, Gernikan 1937an bonba faxistek errundako izua aditu talde eta nazioarteko jardunaldi banaren bitartez behingoz zehazteko ahaleginak ere inpartzialtasunaren izenean zapuzten dituztenean.

Zenbaterainokoa izan daitekeen zinismoa, “memoriak beti behar du izan kolektiboa eta denona” esan eta duela 80taka urteko gerrako galtzaileen minaren zenbaki zehatzak jakiteko bidea ixteko; eta, aldi berean, gaur eguneko gerra galtzaileen hildakoen zenbakiak aipatze hutsa “benetako biktimekiko iraina” dela nabarmentzeko.

Zertaz ari diren benetan biktimetaz ari direnean...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!