Lapurreta

Erabiltzailearen aurpegia Amagoia Gurrutxaga Uranga 2018ko mar. 6a, 12:28

Frances McDormandek Oscar sari bat jaso zuen atzo goizaldean, eta atzo bertan lapurtu zioten. Oholtzatik emakumeen balioa aldarrikatu eta oso gutxira, ostua zioten ikur distiratsua. Hasiera batean hala eman zezakeen, baina ez zen txantxa. Gure zinema aretoak —eta gure imajinarioa— aski kolonizatuta dauzkan Hollywoodeko industriaren jokamoldea salatzeko performance aldarrikatzaile bat ote zen? McDormand bera ere imajina genezakeen Oscarra ezkutatzen, horixe baietz.
Lapurreta soil bat izan omen zen, baina. Gizon bat atxilotu dute. McDormanden garaikurra eskuan agertu zen sare sozialetan, berea zela esanez. Milioika emakumeren mendeetako historiaren metaforatzat ere har daiteke kontua.
Metafora eta gidoi askorako ematen ari zaigu osteguneko planto feministaren prestaketa ere. Akzio-erreakzio, argudio-ezargudio dinamika argigarria ari da gertatzen oso. Eta ez naiz ari gotzain jakin batetaz, gutxien espero duzunean agertzen zaizun imajinario matxistaren remake etengabeaz baizik. Planto on denoi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!