“Gazteluko plazako azpien modukoak dira Opus eta Deusto: harri bat altxatu orduko agertzen da haien arrastoa hemengo eliteetan”. Urtarrilaren 31n pentsatu nuen, Madrilgo Nafarroako Unibertsitateko Klinikaren inaugurazioaren albisteari begira nengoela. Inaugurazio hartako argazkietan ikusi nuen, aspaldiko partez, Yolanda Barcina. Inaugurazio hartan zen, baita ere, Uxue Barkos. Ez zitzaidan ondo iruditu. Sekula ez zait ona iruditu agintari publikoek lobby katolikoen proiektu elitistak babesteko daukaten tema. Erdi Aroa dakarkit gogora. Mojetan ikasia naiz, eta nahiago nuke mendez-mende santututako erlijioa-hezkuntza bikotea indusketa arkeologikoetan besterik ez bagenu ikusiko. Binomio hori jendea eta herriak makurrarazteko ezinbesteko oinarria izan delako historian zehar. Baita neure historia pertsonalean ere.
Eta Nafarroako hezkuntza sare publikoan erlijio islamikoa ere ikasgai izango omen da datorren ikasturtetik aurrera. Harri batekin nahikoa ez, eta hartu bi orain. Modernitatearen porlanak ez zuelako irentsi erlijioaren gaztelua.
Ondorioz, halakoxe plazak eta barne indusketak bizi ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!