Iaz munduan gertatu zen hazkunde ekonomikoaren etekinen %82 biztanleen %1en eskuetara pasatu dira. Oxfamek atzo eman zuen datua. Bezperan, Lanaren Nazioarteko Erakundea ezkor agertua zen, munduko langileen %40 lanpostu ezegonkorretan ari direlako egun, eta datozen urteetan halakoak gehiago izango direla aurreikusten duelako. Gero eta ugariago izango omen dira, gainera, muturreko pobrezian biziko diren langileak, eta gazteek gero eta zailagoa izango dute lana topatzea.

Munduko Foro Ekonomikoak berak ere Hazkunde Inklusiboaren Indizea sortu du, herrialdeen garapen ekonomikoa aztertzerakoan lana aurkitzeko aukerak, bizi itxaropena, etxeetetako batez-besteko diru sarrerak, pobrezia tasa, zor publikoaren zama eta beste hainbat datu kontuan hartzeko eskatuz. Inongo estatuk eta erakude ekonomikok ez omen du aintzat hartu oraindik neurketa sistema aldaketa proposamena. Hobe dugu makro-datuei begira segi eta krisi ekonomikoa gaindituta dagoela sinetsi, antza.

Ezin da ezkutatu agerikoa den krisi sozio-ekonomikoa, baina: desberdintasunak areagotzen ari dira; etekinen partiketarik ez dago; elite politiko eta ekonomikoek ez dute hori konpontzeko asmorik.

Gainontzean, ondo. %1entzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!