Bozketa-botoi bat sakatzeko behar den segundo ehunenekoa, mendiak pribatizatzearen aurkako eginahalak indargabetzeko; poxpolo baten piztualdia, sugarrek eukalipto sail bat irensteko; legealdi batzuk, Portugal eta Galizia sutan ezarri dituen mendi politika gurean txertatzeko.

Koxkortzen ari den umeari begiratzea eta “zeinen azkar pasatzen diren urteak!” pentsatzea; segidan, Altsasuko gazteen gurasoak hizketan entzutea, eta hilabete, aste, egun, ordu, segundo bakarra ere eternitate izan daitezkeela gogoratzea.

Eternitateko zein pasartetan idatzi ote zuen atzo Lamela epaileak Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart katalanen aurkako autoa? Alderdi indepedentistak ilegalizatzen hasi behar al dute orain Espainiako Auzitegi Nazionalean? Zenbat iraun behar du 78ko erregimenak?
Eta, batez ere, hasiko al gara behingoz marra gorri erraldoi bat marrazten?
Erlatiboa bai, baina infinitua ez baita denbora. Ala bai?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!