Prentsa oharra

Duela egun batzuk Hezkuntza kontseilariak iragarritako lan eskaintza publikoa dela-eta entzun behar izan ditugunen harira, Nafarroako IKAk honako hauek adierazi nahi ditu:

1. Herritarrari zerbitzu egokia ematea da administrazio publikoaren eginkizuna, eta eginbehar hori zuzen betetzeko gauza izan behar dute administrazioko alor guztietako langileek, baita hezkuntzakoek ere. Barregarrikeria da zerbitzu hori emateko gaituta ez dagoena baztertu egiten dela esatea. Mediku lanetan aritzeko medikuntza ikasketak eginak izatea eskatzea ez da ikasketa horiek egin ez dituen herritarra baztertzea. Eskolak euskaraz eman behar dituenak horretarako gai izatea eskatzea ere ez da inor zokoratzea.

2. Nafarroako Gobernua premiatu nahi dugu euskaldunok gure herrian gure hizkuntzan bizi ahal izatea bermatuko duen hizkuntza politika ausarta egin dezan, Nafarroako euskaldunok bigarren mailako herritar izateari lehenbailehen utz diezaiogun. Euskaldunoi, zergak ordaintzeko garaian lehen mailako herritar garen aldetik, badagokigu administrazioaren zerbitzu guztiak gure hizkuntzan jasotzea Nafarroa osoan. Bada garaia nafar euskaldunon bazterketa iraingarria bukatzen hasteko.

3. Dei egiten diegu euskaldun guztiei, oztopoak oztopo, bizitzaren alor guztietan euskaraz egin dezaten, eta euskaraz ez dakitenei lehenbailehen ikasten has daitezen.

Euskaraz, ikas eta ari!

Iruñean, 2015eko azaroaren 13an

Nafarroako IKA

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!