Euskararen asterako hamaika jarduera prestatu ditu Jai Batzordeak

Azaroaren 4tik 8ra euskaraz gozatzeko jarduera prestatu ditu

    

Astearen kartela "Barañainen euskaraz bizi nahi dut" lemarekin (Arg:Jai Batzordea)

Azaroaren lehenengo astea ekitaldiz bete du Jai Batzordeak. Asteartetik larunbatera euskaraz hamaika gauza antolatu dira.

Hitzaldia, liburu aurkezpena, bakarrizketak, haurren musika ikuskizuna, mural herrikoia, bertsolariak, txistor jatea, dantzak, jotak, material birziklatuekin eskulanak, bizikleta kalejira, olinpiadak, bazkaria eta festa izanen dira azaroren 4tik 8ra Barañainen Euskararen astean.

Euskararen astea hizkuntzari bultzada emateko eta udazkenean festa herrikoi bat egiteko sortu du Barañaingo Jai Batzordeak. Euskararen astearekin batera Sahats euskaltegiak, Alaitz ikastetxeko zenbait irakaslek eta Alaitzeko guraso elkarteak zenbait dinamika aurrera aterako dituzte.

Egitaraua azaroaren 4an, asteartean, hasiko da Kultur Etxean eginen den mendi hitzaldi batekin. 19:00etan izanen da eta “Zinal, mendi eskiko zeharkaldia” titulua du.

Asteazkenean, azaroaren 5ean John Hollowayren “Kapitalaren aurka eta haratago” liburuaren aurkezpena eginen da Barañaingo Liburutegian, 19:30etan.

Ostegunean, aldiz, hilaren 6an, bakarrizketa saioa izanen da Haizea Kultur Elkartean 19:00etan Baltziskuetaren eskutik, “6 marrazki 7 aholku” bakarrizketarekin.

Ostiralean

Ostiral arratsaldean, hilaren 7an hainbat gauza antolatu dira: 17:00etan haur eta gaztetxoen musika ikuskizunari hasiera emanen zaio Udaletxean. Bartan parte hartuko dute Alaitz, Eulza eta Sahats ikastetxeko ikasleria eta musika eskolako klarinete orkestra eta konbo taldea.
19:00etan txokolate-jatea eginen da Udaletxean eta aldi berean, mural herrikoi bat marraztuko da eta petoak ere marraztuko dira.
20:30etan Udaletxe plazan Bertsolari Gazteen Topaketa eginen da.

Azaroaren 8an, egun handia

Euskararen asteari bukaera emateko larunbatean hamaika jarduera eginen dira. Eguna hasteko txistor-jatea eginen da Udaletxean 10:30etan eta ondoren Hariztiko dantzari txiki taldearen erakustaldia eta jotak izanen dira Udal plazan 11:00etatik aurrera. 11:30etan material birziklatuarekin eskulanak izanen dira leku berean eta 12:00etan herritik zehar bizikletaeginen da.

Barañaingo Txistulariak, Barañaingo Gaitariak, Ezpelur Gaitariak, konpartsa txikia, BaraBatu, Euskal Kantak eta Barañaingo Trikitilariekin kalejira eginen da 13:00etan. Ondoren, bazkari herrikoia burutuko da 14:30etatik aurrera Alaitz ikastetxean eta bazkalostean 17:30etan udal plazan olinpiadak eginen dira. Eguna bukatzeko gauean Akelamendi tabernan jai giroa izanen da.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!