Lau urteko neska bat hil da Altsasun, oinezkoen pasabide batean harrapatuta

Erabiltzailearen aurpegia Guaixe 2022ko aza. 8a, 07:34
Istripua gertatu den oinezkoentzako pasabidea. (Argazkia: Guaixe).

Ezbeharra Altsasu herriko tren geltokiaren ondoko errepidean gertatu da.

Ibilgailu batek harrapatu eta ondorioz hil egin da lau urteko neska bat. Ezbeharra 19:20 aldera gertatu da. Antza, neska zebrabidea patinete batekin zeharkatzen ari zen harrapatua izan denean. Altsasuko beheko bentatik herrirantz sartzeko errepidearen, NA-8505, eta  Sorgingainbehera kalearen arteko bidegurutzean dagoen zebrabidean izan da ezbeharra. Altsasuko tren geratokiaren ondoan. 

Altsasuko osasun etxeko medikua eta erizaina ezbeharraren lekura hurbildu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Ezbeharraren ikerketa Guardia Civilak hartu du. Jakinarazi duenez, gertakarian inplikatutako 23 urteko gidariak negatibo eman du alkohol proban.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!