Geroa Baik Maiatzaren 1ean mobilizatzeko deialdia egin eta Lan Erreforma bertan behera uztea eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko api. 29a, 00:00
Maiatzaren 1 dela eta, Lanaren Nazioarteko Eguna, Geroa Baik bere gaitzespena agertu dio berriro ere Lan Erreformari eta bertan behera uztea eskatu du, legedi honek “Ongizate Estatuaren funtsezko oinarri batzuk hausten dituela eta desoreka eta gizarte hausturan sakontzen duela” iritzi baitu.

Koalizioaren aburuz kalitatezko enplegua sortzea lehentasunezko gaia izan behar du eta bai epe ertainera bai eta epe luzera ere egingo duten neurriak behar ditu. “Beharrezkoa da ekonomia eta enplegu politiketan biraketa egitea, bai eta langabeziari, arrazoirik gabeko denboratasunari, lan prekarietateari eta lurralde ezberdintasunei balazta jartzeko neurriak hartzea”, azpimarratu du Geroa Baik.

Zentzu honetan, Geroa Baik positiboki balioetsi ditu Nafarroako Gobernuak ekonomia suspertze alorrean ematen ari dituen lehen pausoak, I+G+b-ean aurrekontua handituz, enpresen nazioartekotzerako eta finantzaketarako plan estrategikoak garatuz eta agente ekonomiko, sozial eta zibilekin batera lan eginez. “Asko dago egiteko PP eta UPNren gobernuek hainbeste urtetan egindako murrizketa guztiak bere onera ekartzeko, baina bide onetik goazela uste dugu” nabarmendu du koalizioak.

Lan Erreforma bertan behera uzteko proposamenarekin batera, koalizioak ere Estatuari eskatu dio lanbide arteko soldata minimoa handitu dezala langile guztiek ordainsari duina izan dezaten eta Berankortasun Legearen betetzea exigitu du, administraritza publikoek zorrak dituzten autonomo eta Enpresa Txiki eta Ertainek epeen barruan kobra dezaten.

Horregatik guztiagatik, Geroa Baik datorren maiatzaren 1ean kalera irtetearen garrantzia azpimarratu du, bai eta deitutako mobilizazioetan parte hartzearena ere: “maiatzaren 1 Ongizate Estatuaren defentsarako eta enplegua benetako lehentasun moduan defendatzeko eguna bilakatu behar da”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!