D hizkia nagusi gaurko argazkian; bat, bi, hiru… dozena erdi bat D hizki ageri dira, emakumezko eta gizonezko gazteek erakusten dituztela, aldarrikatze plantan. Artxibokoa da irudia, eta lehen orriko izenburu nagusira garamatza: “D ereduak atea ireki du Nafarroako eskola publiko guztietan”. Jakes Goikoetxeak bikain kokatu du albistea Hizpidean; hauxe dio: “Erabaki arruntenak ere albiste bihurtzen dira Nafarroan, ohikoa behar lukeena historikoa bihurtzen da”. Alegia, orain artekoa salbuespen egoera iraunkorra izan dela.
Hiru urteko haurrak hasi ahal izango dira D ereduan datorren irailean. Hamar urte barru, demagun, Ituren eta Zubietako iñauterietara eramaten dituztela eskolatik txangoan. Euskaraz jardun ahal izango dira joaldunen segizioan buru doan neskatoarekin, pasamontañas beltza handitxo geratzen zaion mutikoarekin, edo aizkora apustuan autoak txikitzen dabilen kuadrila gore horrekin. Elkar hobeto ulertuko dute orduan Nafarroa lehorrak eta Nafarroa hezeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!