Nafarroa Garaiaren garaia

Gaur ez zegoen erraza argazki erakargarririk topatzea. Ze, azalean, Obama eta Xi Jinping, irudi banatan, Parisko gailurrean hitzaldia ematen… ez zait oso inspiragarria gertatzen.
Euskararen Aholku Batzordearen argazkia ere badator, argazki formala hau ere, eta izatekotan Walliren bila ibiltzeko aukera du pizgarri bakar, kopeta eta begiak soilik ikusten zaizkion hori nor ote den asmatu nahian. Horren eskuinean beste argazki ofizial kutsuko bat, non ageri diren hainbat erakundetako arduradunak, Euskararen Egunaren karietarat. Mezua argazkia baino politagoa da: euskaldun berriak omentzeko, kale eta toki publikoen izendegian Euskaldun Berria izena sartzea proposatu diete herri aginte guztiei.
Orripasan aurrera, hantxe, 44. orrialdean topatu dut begiak tinkatu dizkidan argazki saila; argazkiak baino gehiago fotogramak dira. Irudi gehienetan errepikatzen den bakarra kazetaria da, Juan Kruz Lakasta. Gainerantzean Berri Txarrak-eko Gorka Urbizu, Uxue Barkos presidentea, foruzain parea eta beste hainbat ageri dira. Horiek denak etzi ikusi ahal izango ditugu, ETB1ek emango duen “Nafarroaren garaia” izeneko erreportajean. Horren ondoren espero dut atzo bertan egin zidaten galderari erantzun ahal izatea; galdera hauxe zen: eta ze giro bizi dute Nafarroan?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!