Mugarri diren gertakariei eskaini ohi zaien azal horietako bat dakar Berriak gaur: hondo horiaren gainean etengailu bat gorriz; “Espainia” jartzen du etengailuaren goialdean, eta Off berriz beheran; etengailua off-ean dago. Senyerak eta Espiniako banderak kolore berberak izateak erraztu egin dio irudigileari xinpletasuna eta adierazkortasuna batzea.
Argazkiei dagokienez, oso murritz ibili da Berria, ez baititu bi besterik erabili Parlamentaren atzoko ekitaldikoak; batean Artur Mas, bere eserlekuan, norbaitek eskua ematen diola, zoriontzeko plantan; bestean Raul Romeva ageri da hizlarien atrilean, bere Varoufakis estiloan, eta atzean Carme Forcadell, Parlamenteko presidentearen eserlekuan. Begizuloak ote dituen Forcadellek, eta ez litzateke harritzekoa; osotara, serenitatea eta ziurtasuna transmititzen ditu emakumeak.
Zuri-beltzean dator hurrengo orrialdeko argazkia: Rajoy Bejarren, goiburutzat “España en serio” duen atrilean, Berriak honela laburbildu duen mezua jaurtitzen: “Legea soilik, baina lege osoa”. Eskuineko orriko izenburuak ematen dio segida: “Urkulluk uste du ´negoziaziorako aroa' abiatuko dela Madrilekin”. Atzo goizean Euskadi Irratian egindako elkarrizketan adierazi zuen hori lehendakariak; bide batez, garbi geratu zen ez ziola batere graziarik egin Zaldieroaren joan den osteguneko tirak; senyeraren eta ikurrinaren arteko kafe hartzean, ikurrinak dio: “Ezin daiteke estatu bat hilabete batean sortu!!”. Senyerak erantzuna: “Batez ere batere gogorik ez baduzu”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!