Armak Ukraniara.

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2023ko urt. 25a, 14:56

Eromenaren eromena, bortizkeriaren handitzearen alde. Europako hainbat herrialdek Ukraniara tankeak bidaltzea adosten ari dira egunotan. Ezin sinistuz nabil horrelako astakeri eta burugabekeria, gatazkaren handitzearen mesedetan besterik ez dena. Erabaki honek heriotz gehiago ekarriko ditu eta gerra luzatzeko asmoa besterik ez du.
Mehatxu nuklearrari atea ireki zaio tankeak bidaltzearekin eta, zoritxarrez, Europako estatuen miseri gorria eta gizatasun falta konfirmatzen dira.
Garai ilunei atea ireki diete Europako buruzagi aberatsek diplomaziari atea aurpegian itxiz. Raul Sanchez Cedillok defendatzen duen “bake konstituziogilea”, gerra erregimena gelditzeko aukera bakarra, lortzeko gogor borrokatu beharko dugu Europako biztanle bakegileok. Lan handia egin beharko dugu hurrengo hilabetetan. Zoritxarrez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!