Otegi eta bakearen eragileak

Otegi kalean, berri ona. Urrusolo Sistiaga kalean, berri ona ere. Bakearen bidean beste pauso bat. Gesto por la Paz, Elkarri eta alor desberdinetako milaka pertsonek lagundu dute indarkeriaren aipu-galtzearen prozesuan. Gizarteak burua orain dela asko bakegintzan jarri zuen, Miguel Angel Blankoren hilketatik gutxienez. Orain, Otegiren askapenarekin beste bidegabekeri bat amaitzen da, sei urte eta erdiko bidegabekeri ikaragarria.

Otegi eta besteen hausnarketak eraginkorrak izan dira ezker abertzalearen baitan borroka armatuaren inguruan gauzatu den eztabaidan, hori balorean jarri behar dugu. Jesus Egigurenekin egindako ibilbideak zubiak eraikitzeko balio izan zuen, baina ezin dugu ahaztu, T4arekin batera, hori guztia eztanda egin zuela. Orduan ere askotan bezala militarismoak politikari irabazi zion tamalez.

Harrezkero bidea luzea eta zaila izan dela ahaztu gabe, gaur, zabalera begiratzeko garaia behingoz heldu dela dirudi. Irainak, mehatxuak, kolpeak, torturak, gorrotoa eta intolerantzia zerri askara botatzeko garaia. Gure desadostasunak onartuz, goazen ba guztion artean elkarbizitza indartzera.

Hildakoei, kaltetuei, gure buruari, eta etorriko direnei zor diegulako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!