Kalakak balio du, ez jarduerak. Autofikzioak, ez errealitate gordinak. Adin batekoek, zer kontatu diegu gure seme-alabei? Denok antifrankistak ginela? Borroka sutsua egin genuela jendarte justu eta aske baten alde? Historiaren transmisio atsegina. Gezurraren amabilizazioa.
Eta azken lau urte hauetaz, zer kontatuko dugu? Jendartean diren eskubideen arrakalen kontra aritu garela? Ekitatearen alde jo dugula enpleguan edo hezkuntzan? Herri ekimen sortzaileak bultzatu ditugula? Kulturgintza kritikoa helburu izan dugula?
Himerako Estesikorok idatzi zuen: “Istorio hori ez da egia/ ez zinen arraun ederreko itsasontzira igo/ ezta Troiako harresi aurreraino iritsi”. Lau urte hauetan aldaketaren aldeko ikusle sumindu asko ezagutu ditut eta lanerako kide gutxi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!