Negua eta gela

Lehendabiziko iruzurra: mundua bitan banatzen dugu etengabe. Ona eta txarra, ni eta zuek, gu eta besteak, gorputza eta espiritua, gizona eta emakumea, euskaldun zaharra eta berria, hemengoa eta kanpotarra, emozioak eta arrazoiak.
Bigarren iruzurra: Barrukoa da gurea, zintzoa, benetakoa, naturala, bide erakuslea. Beti. Kanpokoa, aldiz, gezurra, mehatxua eta arriskua. “Barru-barrutik ateratzen zait” edo “bihotzez” esateak, adibidez, azken hitzaren balioa du.
Zurrunbilo etengabe eta aldakorra da kanpotik-barrura, barrutik-kanpora. Zaharrak esango zuen bezala, dena kanpoan jaioa da, hor da sorburua. Berdin teknologia, hizkuntza edo sentimenduak.
Bertolt Brecht zorrotzak idatzi zuen: malkoak minetik datoz, baina minak malkoetatik datoz ere. Edo Thomas de Quincey idazleak beste moduz esana: Gela atseginak, ez al du negua poetikoagoa egiten? Eta neguak, ez du gelaren poesia indartzen?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!