Epaiketak, kartzela, zigorra, presoak, hllketa-espektakuluak, iritzi delituak, askatasunaren muga ahulak eta delitugile handien bizipoza eta immunitatea.

Ur nahasi hauetan justizia sistemak, komunikabide predatzaileek edo iritzi emaile suzaleek zarama higuingarria sortzen dute etengabe. Eguneroko solas nahigabe horietan infinituraino errepikatzen direnak. Lankideak, bizilagunak edo senideak kolpean botatzen dituenak. Epaile gogor eta gupidagabea dugu eredu. Jainko krudel baten pare.

Itun Zaharra. 82. Salmoak “Munduko zuzendarien gaitzespena” edo “Munduko epaileen gaitzespena” titulua du. Kantu-liburu honetan Jainkoak hitz egiten du eta zera dio:

“Noiz arte eman behar dituzue bidegabeko epaiak,/ errudunen alde jarriz?/ Defendatu gizagaixo eta umezurtzak,/ egin justizia dohakabe eta behartsuei!/ Askatu gizagaixo eta behartsuak,/ libratu gaizkileen eskutik!”/
Salmoak jarraitzen du: “Baina haiei ez zaie buruan sartzen,/ez dute ulertu nahi, ilunpetan dabiltza,/ eta lurraren oinarriak koloka dira.” (…)

Orain ere justiziak kiratsa bera du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!