Korapiloak, lazoak edo labirintoak irudi hermetikoak dira. Edonon hasten dira eta ez dira inon bukatzen. Argiaren soka infinituak direla ematen du, zirraren tobogan ulertezinak, ametsen eta inpresioen mundu itsaskorrak.

Horrelakoetan gabiltzala dirudi. Batek ez du ulertu zein den egoera berria. Bestea ez da konturatu gobernukide edo alkate dela. Kideak ez daki bestelako agintea duela esku artean. Diletantea ez da ohartu orain ez dela diletantea. Zinikoak norentzat egiten duen alde.

Primo Levik “Su-etena” liburuan pasarte bikaina du bizitzaren korapiloak adierazteko: “Orduak aurrera egiten zuelarik, bion arteko harremana aldatzen zen: hamabietan jabea eta esklaboaren artekoa zen, ordu batean enpresaria eta soldatapekoarena, ordu bietan maisua eta diszipuluarena eta hirutan anai nagusia eta txikiaren artekoa”.

Azken aste hauetan, nor ez du hori antzeman Nafarroako berriak irakurriz?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!