Gimnasia suediarra pasillo estuan

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2020ko eka. 4a, 12:24

Koronabirusak erakutsi dizkidan lezioetakoa da etxeko pasilloan ere kirola egin daitekeela. Ordu bat gehienez, batek pazientzia, kemena eta, batez ere, egunero izerdia botatzeko beharra badu.
Lehengo egunean, kiroldegitik mezua jaso nuen. Zabalik gaude berriro, horixe zioen letra handitan. A ze poza nirea! Behingoz, gimnasio bihurturiko pasillo estua ahazteko eguna heldua zen.
Letra txikia irakurri nuen gero: gimnasioa itxita dago, igerilekua ere, aldagelak, dutxa eta sauna ere ezin dira erabili. Frontoian lagun bakarra aldi berean. Laburbilduz: kaka zaharra.
Hau dena hasi zenetik, “Ze ederra izango den itzulera”-ka aritu gara, ahopeka, nor bere buruari. Ederra izango da, bai, luze joko duen itzulera. Gaur ere, gimnasia suediarra pasillo estuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!