Aurtengo txapela Sakanara?

Gustuko dut pilota partidak ikustea, frontoian eta telebistan. Batez ere, buruz buruko txapelketakoak, nire ustez banaka eta frontoi osoan ikusten baita nor den hoberena.

Pilotariak kantxaratu eta berehala aise egiten dut nik hautua: beti ahularen alde. Pozik nago, beraz, aurtengo txapelketako emaitzak ikusita. Urruti, Irribarria, Oinatz eta Rezusta ziren multzoburuak. Denak etxera bidali dituzte. Elezkanok, Altunak eta Ezkurdiak ezustekoa eman dute. Olaizola beteranoa ere sailkatu da, nahiz eta horrek sorpresatik gutxi izan.

Eta orain zer? Apustua egin dezagun. Nafarren arteko finala izan daitekeela uste dut. Hala balitz, noren alde egin, nor da ahulagoa. Bata txapeldun handia, baina berrogei urtetik hurbil, onenak emanda. Bestea, berriz, buruz burukoan txapelik gabea, baina gazteagoa eta bolada ezin hobean dabilena.

Argi esanen dut: finala hori balitz, ni Ezkurdiaren alde. Txapelik ez duelako eta polita litzatekeelako aurtengoa Sakanara eramatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!