Demagogia gutxiago, pedagogia gehiago

Anton Costas ekonomialariaren azken liburutik harturiko esaldia da hurrengoa: Espainiar Estatuan gutxi biltzen da zergetan: errenta maila berdintsua duten beste europar estatutan baino %10 gutxiago.
Administrazio publikoek diru-sarreren eta gastuen arteko oreka bermatu behar dute. Baina horretarako, jakina, gastuari ez ezik diru-sarrerei ere begiratu behar zaie, ordaindu behar duten guztiek dagokiena ordain dezaten. Iruzurraren aurkako borroka esan zaio horri.
Demagogia handia dago zergekin. Batzuek ez dute funtsezko lezioa ikasi nahi: zerbitzu publikoak eta zerga-zama estuki loturik daude. Ergelkeria hutsa da zerbitzu bikainak aldarrikatzea eta, aldi berean, zergen jaitsiera eskatzea: Suitzako zerbitzuak nahi ditugu, eta hego Amerikako zerga sistema. Arlo honetan demagogia gutxiago eta pedagogia gehiago behar dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!