La Vanguardia ere ez dute irakurtzen

“Katalanak badoaz Espainiatik, eta Madrilen ez dira horretaz ohartzen”. Enric Juliana, La Vanguardiako zuzendari ordearen hitzak dira horiek, pasan den igandean Ser katean esanak, espainiar poliziak eta guardia zibilak biztanle baketsuen aurka eginiko oldarraldiak izututa.

Azken bi asteotan, bitan izan naiz Katalunian. Gironan duela bi aste, Bartzelonan pasa den astean. Eta arreta handiz irakurri ditut batere independentistak ez diren La Vanguardia eta El Periódicon argitaratzen ziren iritzi artikuluak. Batzuk independentziaren aldekoak ziren, gehienak aurkakoak. Baina guztiak bat zetozen kontu batean: Espainiako agintarien estrategiak independentista asko sortu ditu Katalunian, eta azken asteotako neurriek auzia larriagotu besterik ez dute egin.

Mehatxuak, isunak, egurra… hori da espainiar agintarien errezeta bakarra, erregeak ere bere egin duena.

Nik, egia esan, zaila ikusten dut Katalunia estatu bihurtzea. Baina Bartzelona gero eta urrunago dago Madrildik. La Vanguardia ere ez omen da heltzen Espainiako hiriburuko kioskoetara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!