Espainiar politikariak antzezpenean murgildurik

Udazkenean egin ziren Espainiako hauteskunde orokorrak. Geroztik negua joan da eta udaberria hasi. Eta egoera abenduaren 21ekoa da: inork ez daki zer gertatuko den.
Ehun egun baino gehiagoko antzezpena izan da orain artekoa. Eta itxura guztien arabera, espainiar politikariek horrela segituko dute datozen asteotan: antzezpena eginez.
Kontua da antzezlan batek erritmoa behar duela, interesa, tentsioa eta, noski, amaiera borobila.
Orain artekoan ez dugu aipatutakoen arrastorik ikusi. Eta amaiera ezagutzea besterik ez zaigu falta.
Baliteke horretan ere txarrena aukeratzea: hauteskundeak berriro, ekainaren amaieran.
Hala balitz, biztanleriak abstentzioaren bidez islatuko dute hilabeteotan pilaturiko haserrea. Horixe da PPren ametsa, boterean segitzeko beste aukerarik ez duelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!