Pelikularen amaiera tristea

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2016ko ots. 25a, 12:22

Gu gaztetxo ginela, zinea Iruñeko erdiguneari zegoen loturik: San Inazio etorbidearen inguruan zeuden zine areto nagusiak. Bakoitzak areto bakarra zuen, oso-oso handia. Eta estrategikoki kokaturik, etorbide berean larunbat eta igande arratsaldetan ilara luze-luzeak ezagutu zituzten bi kiosko.

Handik urte batzuetara, gazte batzuek Golem zine aretoak zabaldu zituzten, non eta Donibane auzoaren amaieran. Jende askok proiektuaren porrota iragarri zuen, kokapena txarra zelakoan, hiriko erdigunetik urrunegi. Ez zen horrela gertatu, gazte haiek bete betean asmatu zutelako.

Atzo jakin genuen hiriko erdigunean gelditzen zen zine areto bakarra itxiko dutela. Eta pena da, hiriak guretzat ezinbestekoak ziren erreferentziak galdu eta ordezkoak ez baitira izaten, inondik ere, hain interesgarriak. Tristea izanen da txikitako oroitzapenak gordetzen dituen toki hori banketxe edo Amanzio Ortegaren arropa denda bihurtuta ikustea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!