Kontuetan arnasa

San Martin eguna atzean utzita, negurako bidean gaude. Parlamentuan heldu den urteko aurrekontuak aurkezteko garaia. Momentuz, iazko kontuak ezagutu ditugu. Nafarroak bete egin du Europatik agindurikoa. Dena den, egoera ez da arrosa kolorekoa, inondik ere: krisia hasi zenetik mila milioitan gutxitu dira diru-sarrerak, eta zorra izugarri handitu da: 600 milioitik 3.200 milioira.

Kandela piztu beharko diogu norbaiti –meza ofizialik gabe geratu den Xabierko San Frantziskori, agian- ekonomiak hobera egin dezan. Hori gertatuz gero, gobernu berriak dituen asmo on askorendako finantziazioa posible litzateke. Bestela, nekez.

Erreforma fiskala ere ahantzi gabe, noski, hortik diru-sarreren igoera etor daitekeelakoan egin baitute.

Kontuetan arnasa hartzeak arnasa emanen lioke momentuz bide malkartsuan goiti abiatu berri den gobernuari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!