Javier Esparza ez da munduko politikaririk azkarrena, baina ederki jakin du bere lehentasunak identifikatzen: abertzaleak eta abertzaleen lagunak Nafarroako erakundeetatik bota eta boterea berreskuratzea. Forua, autogobernua eta gainerakoak, inora ez doazen zozokeriak. Esparza ez da gelako listoena, baina jakin du ñabardurak alde batera uzten eta funtsezkoenean finkatzen. Inork asmatuko ez lukeen tetrisa osatu du: hiru indar elkartu ditu agerian (UPN, PP eta Ciudadanos), baina ofizialki bakarrik biren izenean datorren zerrenda osatzeko (UPN eta Ciudadanos), laugarren bat ezkutuan laguntzen ari dela (Vox), borzgarren batek, PSNk alegia, trabarik jar ez diezaion gero gobernatzeko. Zinez biribila. Lehen mailako ingeniari aunitzek ez lukete halako tramankulurik asmatuko. Bertze aldean, berriz, biolina jotzen, zeinek handiena lehiaketa antzuan. Lehentasunak identifikatu gabe eta ñabardurei lupaz begiratzen. Ematen du Senaturako zerrenda ziztrin batekin konformatu beharko garela. Sumatu orduko ikusiko dugu Suma gailentzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!