Ezaguera dudanetik, eta badira urte batzuk, ari gara hemen Nafarroa goiti eta beheiti. Nafarroa nolakoa den eta nolakoa ez den. Nafarroa zer izan den eta zer ez den izan. Nafarroak zer izan behar duen eta zer ez duen izan behar. Nafarroa noraino izan den, noraino den, noraino izanen den. Berrogei urte, gure artean mokokan. Berrogei urte, ingurukoekin eztabaidan. Berrogei urte, Madrilekin kalapitan. Konstituzioa dela. Amejoramendua dela. Historia dela. Banderak direla. Zer gara? Nafarrak eta aldi berean espainolak? Nafarrak, baina euskaldunak. Nafarrak, espainolak eta euskaldunak, guztiak batera? Nafarrak, bertzerik ez? A ze nekea, ze asperdura. Hau latza nafarra izatea. Hau kondena. Hau madarikazioa. Ez da, ordea, mila urte irauten duen gaitzik. Jaun-andreak, berri on bat ematera heldu natzaizue. Liskarra akitzeko puntuan dago. Finitzeko bezperan. Amaitzeko zorian. Bukatzear. Nafarrik izanen ez delako, edo nafar bakarrek ama atzerritarra edo Opuskoa izanen dutelako. Gaur jakin dugu: heriotzak jaiotzak baino gehiago dira jadanik gure Foru Komunitatean. Lortu dugu, hondarrean. A ze bakea emanen dugun!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!