Joan den larunbat arratsaldean hotza egiten zuen Iruñean. Haize zakarra zebilen. Ez zen giro karrikaz karrika ibiltzeko. Garbi dago neguaren bat-bateko agerpenak jende bat baino gehiago uzkurtu zuela eta etxeko epelean atxiki. Giro gaiztoagoarekin jende gehiago ikusia naiz, ordea, euskararen aldarrian. Errebindikazio historikoa dugu Nafarroa osorako ofizialtasuna. Historikoa ez ezik, bidezkoa eta legezkoa. Nago, hala ere, Nafarroako euskaldun eta euskaltzale aunitz zuhurragoak direla haren presaz, haren premia erabatekoaz. Nago ez direla guti uste dutenak bide luzea urratu beharra dagoela oraindik, gizartean nahiz politikan, ofizialtasuna planteagarria izateko aurrera ateratzeko aukera minimo batekin, edo bertze aldean inork nahi ez duen erreakzioa piztu gabe. Hotza zegoen larunbatean Iruñeko karriketan. Hotzago gure jendea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!