Egun on. Irakurtzen duzularik Estatuko pobrezia tasarik tikiena Nafarroan dagoela harrotasunak bereganatzen zaitu. Bozkarioz zara hanpatzen. Irakurtzen segituta, ikasten duzularik Nafarroan 87.000 lagun pobrezian bizi direla lotsak eta ahalkeak aldi berean bahitzen zaituzte. Goibelak uzkurtzen. Inon baino hobeki gaude hemen eta, hala ere, karrikan gurutzatzen ditugun 8 lagunetik 1ek, kasik, gorriak eta beltzak ikusten ditu hilaren bukaerara ailegatzeko. Ezin biziz bizi dira, gu, lasai demonio, gure zeru partikularrean bizi garen bitartean. Behartsu erraten diegu, baina beharbada geu gaude beharrean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!