Nafarroak leku apala du gaur egun krimen bortitzaren estatistiketan. Ez da beti hala izan. Víctor Morenok Ramón Lapesquera izengoitiarekin idatzitako liburuak irakurrita jabetzen gara XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran gure erkidegoan ez zela hain kontu ez ohikoa hurkoa indarrez akabatzea. Hilketarako ongi ongarritutako lurra aurkitu zuen gero 1936ko sarraskiak. Ongizateak otzandu gaitu, ongitu, zibilizatu, eta garen honetara ekarri. Noizbehinka, ordea, lehengo lepotik ateratzen dugu burua. Irakurri dugu albistea: familia bereko hiru lagun tiroketa bateak hilik. Baina ez gaude Madrilgo txabola auzo izandako batean ezta Gaztelako edo Valentziako bazter-herri batean ere, gure Nafarroa oparo eta aitzindarian baizik. Krimen batzuek modernitate ukitu bat izan dezakete; Netflixen pantailaratzeko moduko telesail baterako bazka ekarri. Kasedan lehengo gauean gertatuari gorroto zaharren mikatza dario, mendeek ondutako hilketa senaren izerdia. Ez dira ijito kontuak, gu denonak baizik. Hori ere gu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!