Duela urte gutxi batzuk aise zurituko zuten Altsasuko gazte horiekin egiten ari diren izugarrikeria. ETAren aitzakian, denak balio zuen. ETA aipatze hutsa aski zen gizarte honen sektore handi bat gortzeko eta itsutzeko. Orain zailagoa dute, porru zikin hau hemen bizi garen jendeari saltzea. Lortuko dute, agian, Ebrotik beheiti, hedabide nagusiek populazioa kloroformaturik daukaten lurraldean. Hemen ez. ETA hila da. Lurpean. Zurigarririk ez. Aitzakiarik ez. Eta elementu desmobilizatzailerik ez. Atzo ikusi genuen, Gazteluko Plazan, ordu gutxi batzuen marjinarekin egindako deialdian. Eta ikusiko dugu, berriz ere, hilaren 16an. Uste badute honek ez duela ondoriorik izanen, oker daude. Ez dakite ze abiaduratan ari den aldatzen gizarte hau. Nafar gizartea. Gaizki neurtu dute. Ohartzen direnean berandu izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!