“Ni 68ko maiatzekoa naiz”, erraten du txantxetan, nire lagun-lagun batek. “Benetan?” –erantzuten dio solaskide harrituak. “Bai, lehen jaunartzea egin nuen 68ko maiatzean”. Hainbertze ETA –edo hain gutxi ETA­–, hainbertze Katalunia, hainbertze manifestazio euskararen kontra, eta ahantzi zaigu 68ko maiatza. 50 urte, aizu. Mende erdia. Baina bertze alde batetik normala. Guk ez baikenuen maiatzik izan 68an. Gainerako 11 hilabeteak beharbada bai. Maiatzaik ez, ordea. Woodstock-ik edo maitasunaren udarik izan ez genuen bezala. Zer izan zen guretako 1968a, lehen jaunartzeez aparte? Pardines eta Etxebarrieta. Errepresioa eta kontra errepresioa. Urtain eta eurovisioa. Posible da nostalgiarik sentitzea bizi izan ez den zerbaitengatik? Ez dakit. Historia zorretan dago herri honekin. 68ko maiatz bat zor dio, gutienez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!