Bertze haragitze batean zakur eskimal bat izan nintzen, seguru aski. Elurraren etorrerari aitzinetik hartzen diot usaina. Garun gero eta eskasagoak biziberritzen zaizkit. Gorputz herdoiltzen hasia kemen txinparta batez atzartzen. Buru kamustua bat-batean zorrozten. Etorri moteldua ziztuan etortzen. Plazera da ohiko karriketara mendi botaz eta eski gainean baizik eramanen ez zenukeen anorakaz ateratzea, mozorroturik zaudelako sentsaziorik gabe. Gaztelugibelak bere ikuspegi ederrena eskaintzen die lantokira presaka ailegatu nahi duten oinezkoei. Batzuei eskua luzatzeko gogoa sortzen zaizu, hain baitoaz trakets edo kulunka. Irratiak errepideetako egoera nahaspilatuaren berri ematen duen bitartean, irribarretsu piztu dut gaur ordenagailua. Zenbait orduren buruan zuria zena belzturik aurkituko dut, itzulian, eta guztia itzuliko da bere lehengora, bere betikora, ez dakit bere onera. Elurra egiten dueneko kronika, horra gaur, bertze deusetarako gogorik ez, berpiztu dudan generoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!