Bada gure artean urrun ikusten duenik Le Penen eta Macronen arteko auzia. Gauza bat da urtean behin Baigorrira joatea, gure hango anai-arrebak eta neba-ahizpak besarkatzera, eta bertze bat batere kezkatzea anai-arreba eta neba-ahizpa horiek zeren edo noren uztarpean biziko ote diren heldu den igandetik aitzina. Baigorri gurea baldin bada, Le Pen-en faxismoa ere gure arazoa da, Macronen neoliberalismoa den bezala. Ez zaizkigu halako hautuak gustatzen, baina batzuetan kalte gutien ekarriko duena hautatu behar. Buru osasun onaren seinale gertatu zitzaizkidan duela 10 bat egun, hauteskunde presidentzialen lehen itzulian, Ipar Euskal Herrian Fronte Nazionalak izan zituen emaitzak, Frantziako banaz bertzekoa baino apalagoak. Gustatuko litzaidake heldu den igandean ere gisa berean nabarmentzea bortuz haratako senideak. Eta Frantzian Macron ateratzea baino gehiago, Le Pen ez ateratzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!