Panamako paperak

Telebistan ikusi dugu: Islandiako lehen ministroari Panamako paperez galdetu diote zuzenean elkarrizketa batean. Ikusgarria haren kolore galtzea, haren mututzea, haren ihesa. Ezetz sobera iraun bere postuan. Toki guztiak ez dira Islandia, ordea. Putinek bere lekuan jarraituko du, eta orobat Arabia Saudiko erregeak, baita Ukrainiako edo Pakistango agintariek ere. Gertuagokoek zigorrik jasoko ote duten ere ikusteko dago. Bitartean, gauden izen gehiagoren esperoan. Hainbat ehunka daude, nonbait, estatu espainiarrekoak. Estatistika hutsez, hiru-lau egokituko zaizkigu guri. Nafarroako Gobernuak datuak eskatu ditu jadanik. Beharbada ustekaberen bat izanen dugu. Edo beharbada ez da hainbertzeko ustekabea izanen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!