Erlijioaz bi hitz

Elkartasuna, jendetasuna, hurkoaren tokian jartzea… horiek guztiak ikasi nituen txikitan. Ikasi, diot, praktikatzea bertze kontu bat da. Eta ikasi, testuinguru erlijioso batean ikasi nituen. Baina testuinguru hori gabe ere ikasiko nituen, bistan dena. Ez dugu erlijioaren beharrik hobeak izateko. Bertze batzuek, berriz, erlijioaren baitan hazi dute beren gorrotoa, beren hertsikeria, beren hurkoa menderatu nahia eta desberdinarekiko herra. Parisen ikusi genuen joan den ortziralean. Baina, ez dezagun begitik gal: bertze toki batzuetan bertze pertsona batzuek hazi dute antzeko gorrotoa, antzeko hertsikeria, desberdina menderatzeko edo suntsitzeko antzeko grina, batere erlijioaren beharrik gabe. Ez dugu liburu sakratu baten beharrik putakume batzuk izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!