Osoko bilkura bat Nafarroako Parlamentuan erabakitzeko eskubideari buruz. A ze alferkeria. Ze gogo guti. Ulertzen dut ezker abertzalearen beharra, bizi seinaleak emateko. Aizu, Katalunian enbata dabil, eta hemen, non eta hemen, suharrik suharrenak hazi dituen herrian, ezta airexka bat ere. Ulertzen dut hori guztia. Zalerik zaleenei bazka emateko premia, zerbaitetan ari direla irudikatuta. Baina orain behar zuen? Hamaika gai iruditzen zaizkit interesgarriagoak eztabaidarako, baita Espainiarekiko urrutiramenduaren hazia landatu nahi izatekotan ere. Hamaika gai, Parlamentuan oposizioaren oilategia asaldatu behar izan gabe. Erabakitzeko eskubideaz deus erabakiko balu, bederen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!